Senior neskek hiru lagunarteko jokatuko dituzte denboraldi-aurrean

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2017ko abu. 20a, 10:39

Senior neskek dagoeneko hilabete bat baino gehiago daramate denboraldi berria prestatzen, eta irailaren 2an jokatuko dute lehen lagunartekoa.

 

Pasa den denboraldian azkeneko jardunaldira Emakumezkoen Euskal Ligara igotzeko aukerekin iritsi ziren gure neskak, eta aurten ere erronka berriak errepikatzeko gogoz dira gorrixek. Ordiziaren aurka berdinketa lortu ondoren, desio guztiak uxatu zitzaizkien gureei, baina orain Joxepe Santizo entrenatzailearen aginduetara, prest dira iazko denboraldia errepikatzeko edota zergatik ez, hobetzeko.

Ikusi denboraldi-aurreko aurkariak zein izango diren, hemen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide