Oporretako argazkien artean bi bazkide txartel zozketatuko ditu Anaitasunak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2017ko uzt. 14a, 09:06

Anaitasunak, iaz bezala, 2017-18 denboraldirako bi bazkide txartel zozketatuko ditu sare sozialen bitartez jasotako oporretako argazkien artean.

 

Anaitasunaren irudia eta kolorea ondoen erakusten duten oporretako bi argazki sarituko dira. Zozketa abuztuaren 25ean egingo da, beraz, argazkiak lehenago bidali beharko dira. Zozketan parte hartu nahi duenak Anaitasunaren sare sozialetan publikatu beharko du argazkia, hau da, Facebook, Twitter edota Instagram kontuetan. Horretarako, Anaitasunaren kontua aipatu #AupaGorrixek traola erabili beharko da argitalpenean.

Jarraitu irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide