Futbol Eskolako arropak probatzeko egunak, datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2017ko mai. 31a, 17:00

2017/18 denboraldian, Futbol Eskolan arituko diren neska-mutilek datorren astean izango dituzte arropak probatzeko egunak.

Asteartean 18:00etatik 19:00etara bitartean, Futbol Eskolako nesken txanda izango da. Asteazkenean aldiz, mutilena. Azken egun horretan, bi txanda arropa probatzeko bi txanda egingo dira. 18:00etatik 19:00etara 2008an jaiotako mutilen txanda izango da, eta 19:00etatik 20:00etara 2007an jaiotakoena.

Bi ohar helarazi nahi ditugu. Lehena, aurtengo urtean ibilitako neska-mutilentzat: 2016/17 denboraldian erabili dituzten Futbol Eskolako arropen neurriak jakinda etortzea komenigarria da. Bigarrena, denentzat: adin bakoitzari dagozkion probaketa egunak eta orduak errespetatzeko eskatu nahi dugu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide