Hiru autobus beteko dira Elgoibartik itzultzeko

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2017ko mai. 26a, 14:26
Dean, Latz eta Tta-kun tabernetan egon dira autobusetako txartelak salgai, eta beste behin zaleek eman duten erantzuna ikaragarria izan da. Guztira hiru autobus jarriko ditu klubak Mintxeta zelaitik Azkoitira autobusez itzultzeko.

175 jarraitzaile inguruk egin dute klubak jarritako autobusetan itzultzeko plana. Dagoeneko ez dago plazarik. Nor bere erara autoz joango diren zaleak ere asko dira. Biharkoan ere zaleek ez dute hutsik egingo, beraz.

Jarraitu irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide