Bazkide egiteko aukera, zapatutik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko abu. 8a, 13:38

Datorren zapatuan, abuztuak 13, Anaitasunak 2016/17 denboraldiko bazkide kanpaina jarriko du martxan.

 

Andramaixetako Xabier Sagarzazuren omenezko XX. Andra Mari sariko neurketa larunbatean izango dela kontuan izanda, Anaitasunak herritarrei bazkide egiteko aukera emango die abuztuaren 13an. Goizean, Kontzejupean mahaia jarriko du klubak 11:00etatik 13:00etara bitartean, eta bertan bazkide egiteko aukera egongo da. Arratsaldean, berriz, neurketa hasi aurretik eta neurketan zehar Txerloiako sarreran bazkide egiteko modua izango da iaz bezala.

Jarraitu irakurtzen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide