Aldaketak mutilen kirol arduradunetan

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko eka. 8a, 09:39

C.D. Anaitasunak 2016/17 denboraldira begira mutilen kirol arduradunetan aldaketak egingo ditu.

 

Mikel Arregi "Ispizu" kirol arduradunak, orain arte bete duen kirol zuzendari eta zuzendaritzako kide kargua uztea erabaki du. Zortzi urte pasatu ditu Arregik klubean eta bitarte horretan zazpi urte eman ditu entrenatzaile bezala eta sei zuzendaritzako kide moduan, urte batzuetan bi karguak aldi berean uztartuz. Anaitasunak eskerrak eman nahi dizkio Anaitasunagatik urte guzti hauetan erakutsitako konpromiso, profesionaltasun eta bereziki kolore gorrixegatik erakutsi duen maitasunagatik. Aldi berean, etorkizunera begira onena opa dio klubak alor pertsonal eta profesionalean. Mila esker, Ispizu.

Irakurri albiste osoa

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide