Anaitasunak Arrigorriagara joateko doako autobusa jarri du

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko eka. 7a, 12:48
Larunbatean Arrigorriagara joateko doako autobusa jarri du klubak. Autobusa Liburutegiko geltokitik irtengo da larunbat arratsaldeko 16:30ean. Olaberri, Dean, Latz eta Ttakun tabernetan eman izena ostegun gaueko 22:00ak baino lehen! Eman izena eta animatu taldea azken borroka egunean!

 

OHARRA: Autobusa osatu ahal izateko 50 lagun inguruk eman beharko dute izena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide