Neurketa berezia larunbatean Txerloian

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko mar. 1a, 12:50
Larunbatean Anaitasunarekin batera lehen postuagatik borrokan ari den Tolosak bisitatuko du Txerloia. Neurketa berezia izango da, jokoan hiru puntu baino gehiago egongo baitira. Hori horrela izanik, C.D. Anaitasunak deialdia egin nahi die zaleei eta herritarrei Txerloiara etor daitezen.

 

Klubak gorriz etortzeko eskaera egin nahi die zaleei, sarreran hala dauden guztiek hainbat abantaila izango baitituzte. Bazkide ez diren azkoitiarrek eta gorriz jantzita etortzen badira, sarrera 3 eurotan lortu ahal izango dute.

 

Irakurri albiste osoa

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide