Euskaldunaren aurkako deialdia (Larunbata, 17:45)

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko ots. 12a, 22:34
Gipuzkoako Ohorezko Mailari dagokion 22. jardunaldiko neurketa Andoainen jokatuko du Anaitasunak. Txerloian jokatutako neurketan goiko postuetan kokatuta zegoen Euskalduna izan zuen aurkari Igor Quindosen taldeak. Hala eta guztiz ere ez zuten gureek Andoaingo taldea menderatzeko arazorik izan, hiru eta huts irabazi hiru puntuak batu baitzituen taldeak.

 

 

11. postuan dira andoaindarrak 28 punturekin. Gureek bigarren postuari heldu nahi diote, eta ahal bada lehen postuan den Tolosa estuago hartu. Horretarako aste honetan ere hiru lan saio burutu dituzte lehen taldeko mutilek eta gaurko azken lan saioaren ostean jakinarazi du Quindos entrenatzaileak Andoainera eramango dituen 18 jokalariak.

 

Zerrenda

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide