Ordizia hartzeko zerrenda (Larunbata, 16:00)

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2016ko ots. 5a, 23:47
Anaitasunak berriz ere etxean jokatuko du bi astez jarraian etxetik kanpo bi neurketa zail jokatu eta lau puntu batu ostean. Lau puntu hauek sailkapenean goiko postuetan dauden Hernani eta Ostadarren aurka jokatu ondoren iritsi dira. Orain etxean egokituko zaio taldeari lau puntu hauek ontzen jarraitzea.

Aurrean sailkapeneko azken postuetan den Ordizia izango dute. Joaneko neurketan Beñat Landak azken segundoan egindako gol batek Anaitasunari garaipena eman zion. Biharko neurketara begira, aste honetan ere hiru lan saio burutu dituzte Igor Quindosen mutilek. Ordizia egoera txarran iritsiko da Txerloiara, azken bederatzi neurketetatik ez baitu bakar bat ere irabazi.

 

Hemen deialdia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide