Etxeko azken neurketarako deialdia (Larunbata, 16:30)

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko abe. 18a, 21:43
C.D. Anaitasunako Ohorezko mailako taldeak bihar amaituko ditu 2015eko etxeko lanak, Lesakako Beti Gazte taldea jasoko baitute Txerloian. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da neurketa eta aurrean 13 punturekin azken hirugarren postuan dagoen talde bat jasoko dute.

Etxean jokatutako neurketak asko zaildu zaizkio azken aldian, bisitari guztiek estrategia bera jarraitu baitute azkenaldian. Atzean jartzen dira hasierako minututik, eta horrek zailtasun handiak sortzen dizkie gureei. Biharko neurketarako Unai Aranbarri taldeko kapitainetako baten hutsunea izango du Igor Quindos entrenatzaileak, pasa den astean Elgoibarren aurka denboraldi honetako bosgarren txartel horia ikusi baitzuen. Hori horrela izanik, aldaketa bat egitera behartuta izango da Quindos.

Gureek aste honetan ere hiru lan saio burutu dituzte. Gaur arratsaldean burutakoa izan da azkena eta entrenamendu horren ostean jakinarazi du entrenatzaileak 18 jokalariz osatutako zerrenda.

Hemen deialdia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide