Gabonetako Futbol Kanpuserako izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko abe. 10a, 12:26

Egun gutxi barru agurtuko dugu 2015 urtea, baina bitartean goza dezagun ahalik eta gehien, goza dezagun lagunekin eta futbolarekin, Sasoiko Ongizate Zentroak horretarako aukera eman baitu aurten ere. Gabonetako Futbol Kanpusa antolatu dute bigarren aldiz Sasoikoko kideek.

 

Urte honetako azken lau egunetan, hau da, hil honen 28an, 29an, 30ean eta eta Urte Zahar egunean San Juango instalazioetan 8 eta 10 urte bitarteko neska-mutilentzat zuzendutako Gabonetako Futbol Kanpusa antolatu dute aurten ere. Goizeko 10:00etan hasita bi orduko saioak izango dira, eta lagunartean futbolaren praktikaz gozatu ahal izango dute gaztetxoek esperientzia handiko begiraleekin.

 

Yoko Kirolak dendan edota dendaren aurrean dagoen Rural Kutxako bulegoetan eman daiteke izena, 50 €-ko ordainketa egitearekin batera. Hori bai, ordainketa egiteko azken eguna abenduaren 18a, ostirala izango da. Beraz, interesatuek aldez aurretik egin beharko dute ordainketa aurtengo Gabonetako Futbol Kanpusean lagunarteaz eta futbolaz gozatzeko.

 

** OHARRA: Zalantza edo galderaren bat izanez gero deitu honako telefono zenbakietako batera:

628 782 690 (Iñaki) edota 619 632 235 (Jon)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide