Ohorezko Kadeteen garaipenak aipatzeko

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko abe. 3a, 14:46
Ohorezko kadeteek, neska zein mutilek, San Juanen lortutako garaipenek salbatu zuten pasa den asteburuan Anaitasunaren harrobia. Jubenil eta Infantil nesken atsedenak tarteko, gainerako taldeek porrot egin zuten. Ohorezko Kadete mutilek denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuten larunbat eguerdian Beasainen aurka eta Kadete neskek, berriz, bosgarrena lortuta sailkapeneko bosgarren posturaino iristea lortu zuten Zumaiakoren aurka hiru eta huts irabazita.

 

Ikusi emaitza guztiak hemen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide