Ondo sufritutako hiru puntu lortu ditu Anaitasunak Martutenen

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko aza. 29a, 15:34
Martutene 1
Anaitasuna CD 2

Lehen zatian goitik behera nagusitu zen Anaitasuna Martuteneko futbol zelaian, baina bigarren zati kaskar baten ondorioz sufritzen amaitu zuen neurketa taldeak

Bi zati eta biak desberdinak egin zituen taldeak. Lehen zatian oin onarekin zelairatu zen taldea eta partidaren agintea eta kontrola hartzeaz gain, aukerak sortu zituen taldeak. Lehen zatian neurketa erabakita uzteko aukerak izan zituen Quindosen taldeak, baina etxeko taldea bigarren zatian oldartu egin zen eta hortzak erakutsi zituen. Gogotik sufritu zuten gureek azken minutuetan.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide