Pol Solanas: "Asko gustatzen zait Anaitasunako kamiseta janztea"

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko aza. 13a, 11:51

Haur hau Pol Solanas (2010/04/30) da. Ez da azkoitiarra, nahiz eta gure herriko beste edozein umek bezalaxe Anaitasunako kamiseta gorria soinean eramaten duen ia egunero. Pol, Haur Hezkuntzako azken ikasturtean ari da, eta Menorcan jaio eta bizi da.

Istorio bitxi batek gorrixen familiara batu du bera. Familia osoa F.C. Bartzelonaren aldekoa da, baina berak ezeren gainetik Anaitasuna goraipatzen du. Azkoitiko bizilagun batek munduko klubik onenaren berri eman dio Poli, eta galduta aurkitzen da etxeko pantaila handiaren aurrean Championseko neurketetan bere Anaitasuna ikusten ez duenean. Jakin dugunez ikastetxean izaten duten jolas-denboran, gelakide batzuk Real Madril aukeratzen dute bere taldetzat, beste batzuk Bartzelona, baina Polek Anaitasunaren aldeko hautua egiten du beti. Nondik eta nora da Menorcako bizilagun bat Anaitasunako zalea galdetuko duzue askok. Pol Solanas berak Anaitasunari kontatu dio zergaitik maite duen horrenbeste gure taldearen kolore gorria. Gure txikitasunean handiak eta asko garenaren keinua jaso dugu Balearretatik.

Irakurri elkarrizketa osoa

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide