Mutrikuren aurkako neurketarako deialdia (Larunbata, 16:30)

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko urr. 16a, 21:51

Anaitasunak kostaldera egingo du bidaia bihar. Mutrikuren aurka neurtuko dituzte indarrak Igor Quindosen mutilek, sailkapenean goiko postuetan, Anaitasuna baino puntu bat gutxiagorekin eta postu bat atzetik dagoen taldearen aurka, alegia.

 

Pasa den asteburuan Touringen aurka jokatutako partidan ikusi zuten lehen porrota mutrikuarrek, aurretik jokatutako lau partidak irabaztea lortu baitzuten. Anaitasunak, berriz, kontrako norabidea darama. Lehen neurketan Touringen aurka berdindu zuenetik gaur arte jokatutako neurketa denak irabaztea lortu du.

San Miguel futbol zelaira ere helburu berdinarekin irtengo dira gure mutilak, bosgarren garaipena jarraian lortzeko asmoarekin hain zuzen. Aste honetan hiru lan saio burutu dituzte gureek eta gaurko entrenamenduaren ostean jakinarazi du Quindos entrenatzaileak Mutrikura eramango dituen 18 jokalarien izenak.

Hemen zerrenda

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide