Euskalduna hartzeko zerrenda (zapatua, 16:30)

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko urr. 9a, 22:00

Ligako bosgarren jardunaldiko neurketa izango du bihar Anaitasunak Txerloian arratsaldeko 16:30etik aurrera. Azken hiru neurketak jarraian irabazi ostean, goiko postuetan kokatu da eta hor jarraitu nahi du taldeak ahalik eta denbora gehien. Bihar Andoaingo Euskalduna taldea jasoko du, eta Anaitasunak bezalaxe hamar puntu batzea lortu du mailara igo berri den talde horrek.

 

Partida gogorra eta estua espero da beraz bihar. Anaitasunak aste honetan ere lau lan saio burutu ditu eta gaur ezagutu da Igor Quindos entrenatzaileak zein 18 jokalari deitu dituen Euskaldunari aurre egiteko.

Hemen zerrenda

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide