Zazpigarren puntuaren bila (Larunbata, 16:30)

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko ira. 25a, 21:30
Bi jardunaldiren ostean porrotik jaso gabe jarraitzen du Igor Quindosen taldeak eta bihar, berriz ere etxean, zazpigarren puntua batzea izango dute helburu. Aurrean Ostadar taldea izango dute eta Touringi irabaztetik datoz lasartearrak.

 

Bihar beste aukera bat dute Ohorezko mailako mutilek. Pasa den asteburuan Hernaniren aurka lortutako balentria errepikatzea erraza izango ez den arren, edozein talderi min egiteko taldea dagoela erakutsi dute denboraldi aurrean eta orain baieztatzen jarraitzeko ordua da. Aste honetan ere lau lan saio burutu dituzte eta gaur egindakoa izan da azkena. Entrenamenduaren ostean jakinarazi du Quindos entrenatzaileak Ostadarren aurkako partidarako deialdia.

Hemen zerrenda

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide