Ligari ekiteko zerrenda (Larunbata,16:30)

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko ira. 11a, 21:56
Anaitasunak larunbat arratsaldean ekingo dio Ligari. Errenteriako Fanderia futbol zelaian jokatuko dute Igor Quindosen mutilek Touring taldearen aurka. Denboraldi aurre honetan emandako itxura ona baieztatzeko ordua iritsi zaie gureei eta beste urte batez Hirugarren mailara igotzeko txartela ematen duten postuengatik borrokatuko du.

Lau lan saio burutu dituzte aste honetan, gaur arratsaldekoa azkena izan delarik. Quindosek gaurko entrenamenduaren ostean eman du Touringen aurkako partidarako zerrenda.

Hemen zerrenda

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide