Partida kaskarra, baina garaipena

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko ira. 3a, 13:39
Urola 1
Anaitasuna CD 2

Igor Quindosen mutilek denboraldi aurreko hirugarren garaipena lortu zuten Zumarragan. Argixaoko futbol zelaian jokatutako partida astuna eta ia aukerarik gabekoa izan zen

Partida makala eskaini zuten Urolak eta Anaitasunak. Ez zuen azken partidetako intentsitate eta erritmo handiko jokorik erakutsi, baina Urola garaitzeko moduan izan zen ohorezko mailako taldea. Etxekoek lehen zatian egin zuten gola atsedenaldirako minutu gutxiren buruan, baina Ander Arabaolazak etxekoen gola berdintzea lortu zuen. Atezainaren aurrean bakarrik aurkitu zen eta aukera ez zuen alferrik galdu, ezkerrez banakoa ezartzeko Bigarren zatian beste Ander batek, oraingoan Ander Pastrianek baloi luze bat baliatu zuen markagailuan bigarrena jartzeko. Bote handia egin zuen eta atezaina baino biziago ibili zen gure aurrelaria, eta buruz sareetara bidali zuen baloia.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide