Berdinketa Aretxabaletan (1-1)

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko abu. 8a, 15:25
Bigarren zatia hasi eta berehala berdindu du Anaitasunak Ander Arabaolazak egindako golari esker Anaitasunak bana berdindu du Aretxabaletara egindako bidaian. Ohorezko mailaren denboraldi aurre honetako lehen neukerta zen, eta aurrean aurten Hirugarren Mailan lehiatuko den Aretxabaleta zuen. Etxekoek gureek baino denbora gehiago zeramaten lanean eta bereziki lehen zatian nabarmendu da bi taldeen arteko aldea. Bigarrenean gureak indartsu irten dira eta lehen minutua betetzerako berdindu dute partida.

 

Aretxabaletak gauza bera eginez ekin dio partidari. Erdiko atzelariak ezkerrez egindako pase luzea eskuin hegaleko jokalariak kontrolatu ostean, area barrura egin du erdiraketa eta aurrelariak buruz errematatu ondoren markagailuan bat eta hutsekoa jarri du markagailuan. Lehen minutua betetzerako egin dute gola etxekoek. Nagusi izan dira lehen zatian etxekoak eta minutu gutxiren buruan bigarrena egitetik gertu izan dira. Erremateak ordea zutoinean jo du.

Anaitasunak, berriz, bi aldeetako hegalak baliatu ditu arriskua sortzeko. Lehena zelai erdian Godoyk berreskuratutako jokalditik hasi da. Ioannes Garatek pasea egin dio azpitik Mikel Arzalluzi eta honen erdiraketa Ioritz Mendizabalek errematatu du ezkerrez, baina zuzenean kanpora joan da. Antzeko jokaldi batean ere gertu izan dute gola gorrixek. Ioannesek egindako erdiraketa Iñigo Arzalluzi iritsi zaio bigarren zutoinean eta atzelari bat atzean utzi ostean gutxigatik kanpora joan zaio jaurtiketa gurutzatua.

Informazio zabalagoa

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide