Hasi eta amaitu Txerloitik urrun

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko abu. 3a, 13:00
C.D. Anaitasunak etxetik urrun hasiko du denboraldia eta modu berean amaituko du datorren urteko maiatzean.

 

Errenteriako Touring taldearen aurka hasiko du Anaitasuna 2015/16 denboraldiko ibilbidea irailaren 13ko asteburuan. Etxean jokatuko duen lehen partida, berriz, Ohorezko mailako oilarretako bat izango da. Hernaniren aurka neurtuko dituzte indarrak Igor Quindosen mutilek hurrengo asteburuan.

Bigarren eta hirugarren jardunaldia Txerloian jokatuko dituzte Ohorezko mailako mutilek. Azken neurketa eta Ligari agur esateko partida, azkenik Hondarribian izango da. 

Hemen egutegi osoa

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide