Igor Quindos, C.D. Anaitasunako entrenatzaile berria

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko uzt. 10a, 21:22

C.D. Anaitasunak eta Igor Quindosek akordioa lortu dute eta datorren denboraldian Ohorezko Mailako taldearen entrenatzailea izango da azkoitiarra.

 

Anaitasunako beheko mailetan jokalari moduan aritu ostean, Zestoara joan zen eta bertan bederatzi denboraldi burutu zituen. Jokalari izatetik entrenatzaile izatera igaro zen gero. Lagun Onaken hasi zen jubenilak gidatzen, handik Ohorezko Mailako Idiazabal taldea zuzentzera pasatu zen. Zumarragako Urola taldean ere entrenatzaile lanak egin zituen Idiazabalgo esperientziaren ostean eta Eibarko Jubenilekin ere jardun zuen. 2013/14az geroztik Hirugarren Mailako Pasaia K.E. gidatu du eta mailari eusteko jarritako helburua bete du.

Orain C.D. Anaitasunara itzuliko da herriko mutilekin osatutako taldea ahalik eta posturik altuenetan ibiltzeko helburuarekin. Igor Quindosekin batera lehen taldeko lantaldea osatuko dute Borja Rochak (2. entrenatzailea) eta Xabier Artetxek (prestatzaile fisikoa).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide