Giro onean ospatu zuten Gorrixen Egune

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko uzt. 5a, 13:18
Argazkia: Joakin Sudupe

Anaitasuna futbol taldeko hainbat jokalari elkartu ziren zapatuan Joseba jatetxean, aurtengo denboraldiari amaiera emateko. Giro alaian ospatu zuten bazkaria, eta ondoren ohiko sari banaketarekin hasi ziren. Denboraldi honetan gol gehien sartu dituen jokalaria eta gehien nabarmendu den jokalaria saritu zituen klubak. Sari hauez gain, ordea, urtetik urtera indarra hartuz doan tarteari eman zitzaion lekua, sari berezien edo omenaldien tartea hain zuzen.

 

Beti egin den sari banaketaz gain, omenaldien tartea ere izan zen. Lau izan ziren omendutakoak. Lehenik Ohorezko kadete neskek azken urteetan nesken futbolagatik Ibon Orbeak eta Sorkunde Garatek egindako lana eskertu zuten. Orbearen alabak, Nagorek, bertso bat ere eskaini zien entrenatzaileei eta taldearen argazkia islatzen zuen kuadro bat eman zioten.

Informazio zabalagoa

  

Orbea eta Sorkunderekin ere oroitu ziren bazkarian
 
 
Taldekideek Landa, Otaño eta Suduperi kamiseta eman zioten
 
 
Godoy eta Tomaok jantzi zioten txapela Iraitz Kortari eta kamiseta bat ere eman zioten
 
Txanboieri 40 urteko ibilbideagatik eskerrak eman zizkion Anaitasunak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide