Futbol Eskolaren inguruko bilera informatiboa uztailaren 6an, Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko uzt. 3a, 12:03
Datorren denboraldia gainean da eta C.D. Anaitasunak Futbol Eskolan izen emateko deialdia zabaldu du. Nesketan 2004, 2005 eta 2006 urteetan jaioak izango dira aurten Futbol Eskolan izena eman ahalko dutenak eta mutiletan, aldiz, 2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak. Nahiz eta aurreko denboraldian Futbol Eskolan izena emanda izan, inskripzioa berriz egin beharko dute aurtengo denboraldirako.

 

Hala ere, uztailaren 6an, Elkarguneko aretoan eta arratsaldeko 19:00etan, Anaitasunak bilera informatiboa egingo du gurasoentzat, futbol eskolak duen funtzionamendua eta bestelako gorabeherak azaltzeko. Galdera eta zalantza guztiak bertan uxatuko dira, eta gurasoei dei egiten zaie Anaitasunatik bilera horretan parte hartzeko.

Izen ematea eta arropen aukeraketa, Txerloia futbol zelaian egingo da. Hilak 13, astelehenean, nesken txanda izango da eta uztailak 14an, asteartez, mutilena. Arropen aurkeraketa biak arratsaldeko 18:00tan izango dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide