Aitor Iturbek ez du entrenatzaile karguan jarraituko

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2015ko eka. 25a, 11:29

C.D. Anaitasunak bere bazkide eta jarraitzaile denei ondorengoa jakinarazi nahi die: Aitor Iturbek ez du Anaitasunako Ohorezko mailako entrenatzaile izaten jarraituko datorren denboraldian. Juan Ugalde eta Manu Piris ere ordezkatuak izango dira bigarren entrenatzaile eta atezainen entrenatzaile moduan.

 

Honez gain, C.D. Anaitasunak eskerrak eman nahi dizkio Aitor Iturberi lehen taldean eta jubenil mailan egon den bitartean eta bere lantaldeari erakutsi duten profesionaltasuna, konpromisoa eta dedikazioagatik eta aldi berean zorterik onena opa nahi die hemendik aurrera izango duten ibilbidean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide