"Ezin dugu beste alde batera begiratu"

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2022ko ots. 28a, 13:31

Kirol-munduan horrelakoak entzun dira Ukrainako gerraren aurrean. Hala, futbol-partidak eta beste lehiaketa batzuk bertan behera uzten ari dira, Errusiako taldeen aurkako neurriak hartu dira, errusiar kirolariak kanporatu dituzte...

eta "ezin dugu ezer gertatuko ez balitz bezala jokatu", baina hori ez da egia, egin ahal delako, bai, beste alde batera begira daiteke, aspalditik egiten delako, bai horixe. Zeinek esan du ezetz ba? Hemen ezer gertatu ez balitz bezala joka dezakegu, jakina! Kirol-munduak urteak daramatza horretan, Israelgo estatuak Europako lehiaketetan parte hartzea onartzen, Europako beste estatu bat balitz bezalaxe, eta, gainera, debekatu egiten du ikusleek Palestina okupatzen jarraitzen duen erregimen bat gaitzestea, nahiz eta erregimen horrek berdin jarraitu jendea hiltzen, baliabideak lapurtzen, herritarren arteko harresiak inposatzen, Nazio Batuen dozenaka ebazpen hausten. Eta ez da ezer gertatu. Hapoel eta Maccabi Europan zehar joan-etorrian dabiltza, inork lotsagorririk, kezkarik eta aparteko konturik azaldu gabe.

Errusiarrak Ukrainatik erretiratzen direnean, orain begien aurrera ekarri diguten gerra zitala amaitu ostean, Israelek Gaza eta Siria bonbardatzen jarraituko du; Frantziak eta Erresuma Batuak Yemen bonbardatzen jarraituko dute
Saudi Arabiarekin batera, harmonia gozoan, eta futboleko Mundiala egingo dugu aurki pozik Ekialdeko Erdiko erakusleiho lotsagarri batean; herrialde hartan, estadioak eraikitzen milaka langile hil dira, eta emakumeak ez dira inor han. Eta ez da ezer gertatuko.

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide