Horrekin negoziorik ez

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2021ko abe. 16a, 15:24

Koldo Campos Sagasetak eta Aitor Arruti Rezabalek Amamaren Kutxan egindako ekarpen berria: 'Horrekin negoziorik ez'.

Umetan txertatu egin gintuzten. Gure seme-alabek ere hartu dute txertoa. Txertoetan sinesten dugu. Ez dugu sinesten, ordea, farmazia-enpresa handien zintzotasunean, batere ez.

Kontraesan nolabaiteko hori, sendagaian sinestea eta sendagaia sortzen dutenengan ez sinestea, ahulagoa izango litzateke munduko estatuek edo OME bezalako erakundeek osasun-negozioan dabiltzan enpresak kontrolatuko balituzte, baina botikak ekoiztean eta kontrolatzean izandako akatsen historia zaharregia da jadanik, gizenegia; eta farmazia-enpresak ez dira izan hor sinesgarritasuna galdu duten bakarrak.

Merkatuaren interesak zehazten du, ez giza interesak, zer gaixotasun ikertuko diren, zer birusetan inbertituko den, botikak salgai jartzeko epeak nola laburtuko diren... 1993ko Medikuntzako Nobel saridun Richard Robertsek salatu zuenez, farmazia-enpresentzat sendatzea ez da errentagarria, eta horregatik botika "kronifikatzaileak" sortzen dituzte. 2014an Indiako gobernuak minbiziaren aurkako patente bat askatzea erreklamatu zuenean, argi asko esan zuen Bayer enpresako arduradun nagusi Marijn Dekkersek: "Ez ditugu indiarrentzako sendagaiak egiten, horiek ordain ditzaketen mendebaldekoentzat baizik".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide