Zorrak zor

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2021ko eka. 17a, 12:18

Honako hau Amamaren Kutxak aste honetan idatzitako iritzi artikulua da: 'Zorrak zor'. Bertan, G7-aren inguruan hitz egiten dute Koldo Camposek eta Aitor Arrutik.

Urtean behin bildu ohi dira. Kornuallesen elkartu ziren azkena. G7a deitzen diete, munduko zazpi herrialde aberatsenak dira; hala esaten dute behin eta berriz hedabideek. AEB, Japonia, Alemania, Britainia Handia, Frantzia, Italia eta Kanada (noiznahi sartuko da Israel), puntaren puntakoak, onenetan onenak.

Eta guk, egunkarietako atal ekonomiko ulertezinari iskin eginda, Londresko merkatuan altzairuaren prezioa dantzan dabilenean Singapurreko burtsa hiru puntu zergatik jaisten den jakiteke, gure nahasmena argitu dezaketen eskuliburuak, estatistikak eta azterlanak nonbait izango direla pentsatuz, galderak darabiltzagu gure baitan. Munduko zazpi herrialde aberatsenak nolatan izan daitezke, aldi berean, zor handienak dituztenak? Oinarri-oinarrizko logikaren bat al dago gehien daukana zordun handiena izatearen ustezko kontraesan horretan bilduta? Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, AEBek munduko zorraren %31 dute euren gain, 20 bilioi zor dizkiote munduari. Japonia da zordunetan bigarrena, gainerakoak ondoren. Zorrak zor, lepoa lodi.

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide