Emotikonoak EITBn

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2021ko urt. 28a, 10:50

Amamaren Kutxak idatzitako iritzi artikulua da honakoa: Emotikonoak EITBn.

Noizbait kamerak joaten ziren jendearengana, haren iritzia jakiteko. Gai bati buruzko galdera batzuk, iritzia, keinu bat, eta kamerak erantzuna jasoko zuen. Hurrengo egunean, emakume bat albistegian alokairuen prezioaz kexatzen, gizon bat pentsioekin suminduta. Jendeak bere arazoak kontatzeko eskubidea zeukan.

Hedabideek orain, EITB bera erakusgarri, pertsona horiek emotikono bihurtu dituzte, albistegietan hedabidearen iritzia onetsi dezaten, betiere aditu baten iritziarekin batera, jakina; ikus-entzuleei azalduko diete pandemia egoki baino egokiago kudeatzen ari direla, nahiz eta herritarrak gaixto samarrak diren.

Txandan-txandan entzungo dituzu  emotikonoak: "hauxe da dagoena", "beraiek dakite ondoen", "agintzen digutena egin behar dugu”, “lehenago hasi behar genuen”, “arduragabeak gara”,” geuk dugu errua”.

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide