Ezetz asmatu...

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2021ko urt. 15a, 12:26

Koldo Campos Sagasetak eta Aitor Arruti Rezabalek Amamaren Kutxan egindako ekarpen berria: 'Ezetz asmatu...'.

Azkeneko bi mende hauetan mundu osoan giza eskubideak, inolako zigorrik gabe, gehien urratu dituen herrialdea, unibertsoan demokraziak, erregimenak eta gaizkiaren ardatzak zein diren erabakitzen eta zigortzen duen herrialdea... ez da Venezuela.

Arma konbentzional eta nuklear gehien pilatu, saldu eta erabiltzen dituen herrialdea, gerra gehien maneiatu eta finantzatu dituena, herri gehien suntsitu dituena, base militar gehien dauzkana, eta, aldi berean, mundua gobernatzeko bakearen eta gerraren agenda erabakitzen duena... ez da Ipar Korea.

Ustez terrorismoaren aurka jotzeko terrorismorik handiena eta biktimarik gehien eragiten duen herrialdea, krimen bakoitza gauzatu aurretik eta ondoren Jainkoari gehien dei egiten diona, kontsumitzaile eta kutsatzaile handiena, eta suntsitu duen munduaren babesa izateaz harro dagoena... ez da Iran.

Munduko zor ekonomikorik handiena metatu duen herrialdea, bere garapen-ereduak biderkatu duen krisiari erantzuna eta bere politikek eragindako goseari krisiari emateko ahalmena omen duena, Munduko Bankuaren, Diru Funtsaren eta ekonomia-hondamendi orokorreko gainerako erakundeen politikak erabakitzen dituena... ez da Siria.

Zein da, orduan, herrialde hori? Horixe ba, indarkeria jokabide moduan, tortura terapia gisa, krimena lanbidetzat, gerra negozio bezala aupatzen duena... eta Kuba ere ez da.

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide