Egoeraz jabetu?

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2020ko urr. 30a, 14:24

Koldo Campos Sagasetak eta Aitor Arruti Rezabalek Amamaren Kutxan egindako ekarpen berria: 'Egoeraz jabetu?'.

Argi ibili beharko luke agintari jendeak, gu gonbidatzen gaituztenean birusa hedatzea gaitzetsi dezagun, bizi dugun drama ulertu dezagun, arduratsuak izan gaitezen.

Hobe lukete pare bat aldiz pentsatzea gu kontziente izatera gonbidatu baino lehen, arriskua baitago behingoz eskatzen digutena egin, eta, hara, bizi dugun egoera larriaz jabetzeko, eta benetan balio duenari eta egiaz behar dugunari garrantzia emateko, hezkuntza eta osasun publikotik hasita.

Agintariek erne ibili beharko lukete herritarrei kontzientzia eskatzeko garaian, gerta bailiteke, bat-batean, herritarrok erantzule bihurtzea, eta agintariek esku artean dauzkaten negozio guztiak zapuztea, etxegintzakoak, adinekoen egoitzetakoak, zabortegietakoak, erraustegietakoak.
Zeinek esan ez garela hasiko joko-areto guztiak ixten, haurrentzako parke gehiago zabaltzen, abiadura handiko trenak artxibatzen, bidegorri gehiago hedatzen?

Akaso exijitzeari ekingo genioke, bankuek lapurtutakoa itzul dezaten, Elizak bereganatutako higiezinak jabe bidezkoen esku utz ditzan, monarkia museoetan konfina dezaten.

Agian, su batean hasiko ginateke youtuberrak, telezaborra eta telebatzokiak itzaltzen, Karmele Jaio, Eduardo Galeano, Miren Agur Meabe eta Jose Luis Otamendi irakurtzen, giza musika aditzen.

Benetan nahi dute gu kontziente izatea? Ez al da hobe etxekalte hutsak izaten jarrai dezagun?

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide