Maitasuna alpargatak jantzita

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2020ko ira. 18a, 16:59

Aitor Arruti Rezabalek eta Koldo Campos Sagasetak Amamaren Kutxan egindako ekarpen berria: 'Maitasuna alpargatak jantzita'.

Izan ere, bai, era diskretuan maita daiteke, zainetan marmolik gabe, lore apaindura barik, ez aitabitxirik, ez alarderik, testosterona eta paperezko ilargi barik, haizetan kanpairik eta titular handirik gabe, maitagarrien ipuinik ez, hainbeste pasarela barik, hainbeste erakusleiho gabe...

Nahiz eta udazken ingeleseko maitasun looka ebidentziak ukatzen tematu estanpatuz tindatuta, egia esan, zaratarik gabe ere maita daiteke, pausoan eta zehatz, a capela ere bai, baita urrutitik, bakarka eta itzalpean ere, maitatzea lasterketa ala lepoko katea ez balitz bezala, ez izen grabatuko hogei kilate, ez pose-album zahar, ez kapela, ez hautsari eta suari osorik ihes egindako urteurren.

Egia esan, badira amodio merkealdikoak, autobus-geltokikoak, anbulatorio-ilarakoak, armairuko behe-tiraderan puzka jarraitzen dutenak, oroimenaren atzean, garbigailu-danbor hotseko maitasun urtetsuak, izena entzute hutsez emozionatzen direnak, maitasun arruntak, ohikoak, arroparik gabe esekitokiko pintzak bezain txepelak, egiazkoak bezain asmatuak, izan ere, espanturik gabe ere maitatu ahal da, hanka puntetan, goizeko duphalacaren eta gaueko diazepama bitartean, bai, pentsionista-amodioa, abarketak jantzitako maitasuna.

Aitor Arruti Rezabal

Koldo Campos Sagaseta

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide