Hedabideak izurritean

Erabiltzailearen aurpegia

Herritarrek pandemiaz duten pertzepzioaren erantzukizuna, neurri handi batean, hedabideei dagokie.

Albisteetan oreka eta informazioen tonu egokia ezinbestekoak dira heriotza komedia bilaka ez dadin, gure bizitza tragedia ez bihurtzeko, beldurrak zentzunetik harago konfinatu ez gaitzan, inkontzientziaz kalera arin-arinean erromeriara bezala irten ez gaitezen. Neurgailuaren orratza hurbilago ibili da komedia arrosatik dramatik baino, batez ere gazteen zentzugabekeriaz esandakoez gogoratuta.

Hedabideentzat, oro har, egunero aldatzen zen zenbaki sorta izan da heriotza, hildakoen, infektatuen, asintomatikoen edo sendatuen batura edo kendura, kategoria errepikakorretan. Zifrek aldian behin soilik zeukaten izena edo aurpegia, hildakoa entzutetsua zenean bakarrik. Heriotzaren oinazea isil-isilka zebilen. Kamera gutxi ibili izan dira ospitaleetan eta egoitzetan, urri dabiltza orain ere.

Balkoi eta txalo artean, ikusitako komediarik onena EITBk eskaini zuen: Erriberako ama-alabak elkarrizketa maitagarrian, ehun urteko ama konfinatuta egoteaz pozik. Hark, aukeran, pandemiak beti irautea nahiago.

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide