Gaitzak eta ajeak

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2020ko ots. 7a, 18:53

Amamaren Kutxaren aste honetako iritzi artikulua: 'Gaitzak eta ajeak'

Espainian lehenengo koronabirus kasua egiaztatu orduko, familia osoak isolatu dituzte Kanarietan, kutsatzeko arriskua dela eta. Ia 300 pertsona hil dira Txinan. Beste bi lagun gehiago Frantzian, eta bat Italian. Dirudienez, koronabirusaren jatorria animalietan dago, eta ukimenez transmititu da gizakiengana.

Koronabirusak hil  egin ditzake adineko pertsonak,  bai eta arnasa hartzeko edo bihotzeko arazoak dituztenak ere. Europako mapa birtual bat sortu dute koronabirusaz kutsatutako pertsonak zenbatzeko. Kate guztietan albistegien erdia baino gehiago koronabirusari buruz hitz egiten ematen dute. Gaitzaren aurkako txertoa hilabete barru sortuko dutela diote.

Ez, koronabirusa ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, baina, bai, goseak 25.000 pertsona hiltzen ditu egunero munduan, egunero-egunero, eta hori gu jaio baino lehenagotik, gure ama jaio baino lehenagotik, amonak lehen arnasa hartu baino lehenagotik.

Eta gosea ez da birus madarikatu bat, identifikatu, isolatu eta ezabatu behar dena.

Eta ez du txertorik behar: gosea janez asetzen da. Eta ez da ageri hedabide madarikatu bakar bat ere egunero gosez hildako hogeita bost mila lagun horiei buruz hitz egiten, ezpada gosearen Nazioarteko Egunean; orduan bai.

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide