Estatu kolpea eta gezurra

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2019ko aza. 14a, 08:35

Bai, egia da, hedabide handiek indarkeria behetik datorrenean esaten duten moduan, indarkeria ez da ona, sufrimendua eragiten du, samina, herrialde baten hondamendia. “Protestek dagoeneko 23 hildako utzi dituzte Txilen”, “Hildakoak eta zaurituak eragin dituzte protestek Ekuadorren”. Izan ere, hildakoak ez ditu eragiten Txileko edo Ekuadorko gobernuaren errepresio basatiak, baizik eta protestek.

Jakina, protestak ere ez dira onak, sufrimendua eragiten dute, samina, herrialde baten hondamendia. Baina, tamalez, oligarkia latinoamerikarrek eta negozioaren mundu bihozgabeak ulertu nahi ez dutenez, eta hautestontziek boterea bermatzen ez dienean Estatu kolpeak, AEBko erregimenaren babesarekin,  jotzen dituztenez, ulertu egiten ditugu protestak eta gure bedeinkapen kristau nahiz jentil guztiak dauzkate Bolivian Camacho ebanjeliko faxista paramilitarra gurutzera eraman nahi dutenek eta kolpisten kuartelak suntsitzen dituztenek.

Orobat bedeinkatzen ditugu hankaz gora jartzen dituztenak Piñera, Bolsonaro, Guaido, Duque, Moreno eta OEAk nahiz AEBek hornitutako gainerako hiltzaileak, gizatxar horiei sufrimendua eta samina hain jasanezina bihurtuta, euren biolentzia madarikatuari uko egin diezaioten arte, oligarka bihozgabe horiei, jasango luketen hondamendiaren minak eraginda, gehiago Estatu kolperik jotzeko gogoa joango litzaiekeen arte.

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide