"Arrazoi ezezagunak"

Erabiltzailearen aurpegia

Koldo Campos Sagasetak eta Aitor Arruti Rezabalek 'Amamaren Kutxa'-n egindako ekarpen berria: "Arrazoi ezezagunak"

Miresgarria da hedabide handiek albiste batzuk nolako xalo eta kontuz lantzen dituzten; hor ez dago kasualitaterik. Aski da Frantziako eskuin muturreko militar ohi bat Baionan meskita bat erretzen saiatu zen eta tiroz bi lagun zauritu zituen egunaz geroztik jaso dugun informazioa aztertzea. Esan digutenez, “ez dakigu zerk bultzatu duen”, betiere azpimarratuz laurogeitaka urteko agurea dela.

Zergatik jokatu zuen horrela agureak? Nolatan hasi zen aitona meskita erretzen eta laurogei urte inguruko beste bi laguni tiroa botatzen? Ez ote zuen aurrekaririk, hemerotekarik, izen-abizenik? Ez ote zitzaion meskitaren kolorea gustatzen? Minaretetik egindako otoitz-deiek kalte egiten zioten? Arreta erakarri nahi zuen glaziarrak desagertzeagatik edo udazkenean hostoak erortzeagatik? Zer arrazoi izan zezakeen lanbidez militarra eta uste sendoz fatxa den norbaitek indarkeria erabiltzeko?

Laguntzeko asmorik onenarekin, bai “arrazoi ezezagunak” aztertzen ari diren ikerlariei, bai arrazista batek berezkoa duena azaltzeko arrazoiak zein diren asmatu ezin duten kazetariei esango diegu fatxa guztien berezko ezaugarria dela indarkeria. Ez horregatik.  

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezaba

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide