Greta Thunberg

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2019ko urr. 3a, 13:20

Hedabide handietako batzuk munduan gosea desagerrarazteko goi-damen egitekoa txalotzen dute (hori bezain zinikoa da sistema) edo zerga-iheslari handiek erietxe bat hornitzeko emandako dohaintzak goraipatzen dituzte. Gainera, goretsi egiten dute orobat klimari buruzko gailurretan haur maiteek ekimena izan dezaten, berezko goxotasunez agertokia eta fokuak hitzaldi ofizialekin partekatuz.

Naturarekiko maitasuna darien gutunak iristen dira eskola guztietatik hainbesteko samurtasunak guztiz hunkitutako estatuburuen eskuetara. Greta Thunbergek, ordea, ihes egin die atzaparretatik. Hark gutunetan adarbakarrik marrazten ez duenez, uzkur ageri dira harekiko. Baina kontua da salatzen duena egia dela eta proposatzen duena premiazkoa. Hori guztia guk baino hobeto azaltzen duen adibide bat dabil sare sozialetan:

Neskato batek suhiltzaileei deitu die etxea erretzen ari zaiola esateko, eta erantzun hauek jaso ditu: “Ez al zara gazteegia suhiltzaileei zer egin behar duten esateko? Zeuk erabaki al duzu laguntza eskatzea? Nork erakutsi zizun ideia hori? Bitxia da gero ordu honetan deitzea, ez al zenuke eskolan egon behar? Ez al duzu pentsatu erretzeko etxerik ez daukaten umeak badaudela? Haiek hitz egin beharko lukete, eta ez zuk! Europarregia zara zu laguntza eskatzeko”.  

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide