G7

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2019ko abu. 22a, 16:46

Miarritzen elkartzekoak dira, Wikipediaren arabera, "zazpi herrialde garatuenak" diren estatuetako ordezkariak. G7ko kideak AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Kanada, Italia eta Japonia dira; Errusia ere elkartzen zaienean, G8 deitzen zaio.

Jakin beharra dago, ordea, zazpi herrialde horien eskuetan planeta osoko aberastasunaren %64a izanik, kanpo zorraren zordunik handienak ere badirela; AEB, Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania dira, ordena horretan, zorrik handiena duten lau herrialdeak. Gainerako “herrialde garatuak” ere hor nonbait dabiltza: Japonia zazpigarren, Italia zortzigarren, Kanada hamargarren. Munduko ordenari eusten dioten “botere nagusiak”, demokraziaren zaindariak, legearen inperioa gauzatzen dutenak, gainontzekoen jarraibide ekonomikoak eta betebeharrak finkatzen dituztenak dira, hain zuzen, zor handiena dutenak.

Eta ez dute ordaintzen, gero eta handiagoa da ordaintzeke metatuz doan zorra, eta inork ez ditu mehatxatzen ondasun-bahiturekin, kaleratzeekin edo etxe galtzeekin. Belusezko okupak dira, nahi dutena egiten dutelako, konturik azaldu beharrik gabe.

Miarritze blindatu dute. Han bai glamourra eta dotorezia! Gizatxarrak trajez jantzita, eskuak eta hankak gurutzatuz, hitzorduak eskaileretan, kanapeak erretiluetan, eskualdeko ardoak… eta ordaindu beharrik ez. Kalean, poliziaren kolpeak mehatxu. Jende zitala barruan nahiz kanpoan. Ordu batzuk igarota, euren negozioei helduko diete berriro.  

Ekonomia ikasi beharko genuke, etika ez baitugu aski.

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide