Xanet

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2019ko abu. 1a, 16:34

Une hartan, handi bihurtu zela iruditu zitzaion Xaneti. Amak egin zion proposamenarekin, zortzi urte bete berritan, heldutasuna bat-batean iritsi zitzaion. Ama erantzun zain aurrean izanda, Xanetek bazekien itzulerarik gabeko atea zeharkatzeko unea zuela; zuhur jokatzea komeni zen.

-Gaurtik aurrera, mahaia jasoko duzu egunero… ados? - Horixe da heldu bihurtzeko modua, une batetik bestera, ustekabean. Urte batzuk lehenago, txupetea utzi zuenean pentsatu zuen, urte batzuetarako bakea izango zuela, baina amak gehiago eskatzen jarraitu zuen, eta hantxe zeukan orduan ere, erantzun zain.

Familia bateko kidea izanik, daukazun adina daukazula, eginkizunen bat dagokizu familiaren barruan, eta, beste guztiek zerbait egiten baldin badute, zuk zergatik ez?

Hala, beldurrak eta erresuminak atzean utzi zituen, eta, irribarretsu, onartu egin zuen amak proposatu ziona. Egun hartan bertan jaso zuen mahaia lehenengoz; hurrengo egunean bigarrengoz. Hirugarren egunean, Xanetek, mahaia hirugarrenez jasoz heldu bihurtu aurretik, pentsakor galdetu zion amari: 

-Eta noiz erabaki dugu nik mahaia jaso behar dudala?

 

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide