Egoitzan egonean?

Erabiltzailearen aurpegia

Eskolak eta erietxeak bezalaxe, zaharren egoitzak ere ez lirateke diru-etekinak ateratzeko erabili behar, baina irabazpide emankor bihurtzen ari dira. Euskal Herrian arlo horretako enpresak nola zabaltzen ari diren ikustea nahikoa da horretaz ohartzeko. Bezero kopurua zenbat eta handiago, orduan eta langile gutxiago, gero eta eskakizun handiagoarekin eta soldata txikiagoarekin. Gastuak behera, irabaziak gora.

Pixoihalak, fideoak eta patata frijituak banan-banan zenbatzen dira; guztiak, pastillak izan ezik. Iñaki Anasagastik aipatutako «klientelismoa» abian, etxekoen artean, irabazi segurua.

Hirugarren adina deitzen zaion horrentzat elkarbizitza berri eta integratzailerako proposamena izan zitekeena, sormen gune eder izan beharrean, traste zaharren ganbara bihurtu dute, azaburuen negutegia: ninia txikiei bezala hitz egiten diete, memoriarik ez balute bezala esaten diete gezurra, eta izango ez balira bezala alboratzen dituzte.

Egoitzak beste era batera berrantolatu behar dira, ez ezeren azken geltoki edo atari moduan, baizik eta laurogei urte geroago bizitza berria hasteko aukera gisa, negozioa izango ez baldin balitz bezala. Langile gehiago kontratatu behar dira, duin izena mereziko luketen lan-baldintzetan… Egoitzak ezin dira hondakin toxikoen biltegi izan.

 

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide