Milioidunen mozkin mizkinak

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2019ko uzt. 4a, 19:12

«Behar ez duzuna daukazunean, zeurea ez dena daukazu», zioen San Agustinek. Estatu Batuetako ia hogei aberatsenek -santuak eraginda akaso- gutun irekia zuzendu diete presidentziarako hautagaiei, Etxe Zurira iristen denak euren aberastasuna zergapetu dezan eta zergak handitu diezazkien. Ematen duenez, lotsatu egin dira hainbeste zifra metatzen, eta, damutu plantan, behar ez dituztenak ordaintzea nahi dute.

Ez da lehenengo aldia. Ohikoa izaten hasi da Estatu Batuetan; sindikaturik eta langile-erakunderik ezean, enpresariek hartzen dute lan-munduko aldarrikapenak egiteko ardura, kaleko eskaerei arreta jarrita. Gobernuari eskatzen diete euren anbizioa zigortzeko, gutunean dioten bezala, osasun publikoa finantzatu eta klima aldaketari aurre egin ahal izateko. Hunkigarria. Gure ustez —San Agustin ere ados— dagoeneko zerua irabazi dute, baina enpresari ameslari horiek ez ote lukete hobe, hain mizkinak izan beharrean, euren mozkinak jendeari lehenagotik helaraztea? Euren tratuak halako irabazi-gose eta gainbalioz zuzendu ordez, behar gabeko miseriarik ez eragin, eta alferrikako hitz gutxiago.

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide