Gezurra esaten badizute

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2019ko mar. 28a, 10:40

Gezurraren neurria engainatuaren sinesgarritasunak erabakitzen du. Bestela esanda, inozo batentzat gezur bat nahikoa izan daiteke. Baina zuri gezurra esaten badizute egunero, lanegun eta astegunez, postaz eta internetez, ordu bateko albistegian edo zortzietakoetan…

Gezurra esaten badizute zuzenean eta diferituan, nahita eta nahi gabe, koloretan eta zuri-beltzean... Gezurra esaten badizute hitzorduarekin eta bat-batean, diskrezioz eta azpikeriaz, buruz eta irakurrita, bizkarretik eta aurretik, kirrinkaz eta harmoniatsu…

Gezurra esaten badizute handira eta txikira, pareetara eta jokora, prosan eta bertsotan, jardunaldika eta lanaldika, zurian eta horian, karratuan eta kuboan, onez eta txarrez, zure onerako eta badaezpada, iragazita eta gabe, uniformez eta kalekoz, zibilean eta jainkozkoan…

Gezurra esaten badizute modelo eta tamaina guztietan, small, medium eta extralarge neurrietan, lehen instantzian, apelazioz eta errekurtsorik gabe, eguteran eta laiotzean, eskura eta kredituan, kontura eta enkarguz...

Gezurra esaten badizute beti… zu ez zara inozoa; zu konplizea zara.

 

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide