Change the change

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2019ko mar. 8a, 18:53

 

Ez da parte onekoa udaberriko eguraldia otsailean hastea. Hauteskunde-haizearen bristadaz, eraberritze lanak giro epelean egin dituzte langileek.

Ez da parte onekoa Gipuzkoako hiriburuan klima aldaketari buruzko nazioarteko konferentzia ingelesez izendatzea, euskara lotsarik gabe mundura zabaldu behar dela esan eta gero.

Ez da parte onekoa klima aldaketaren aurkako batzarra bedeinkatu dutenek, aldi berean, Zubietan erraustegi bat eraikitzea. Hango keak zer aldaketari egingo dio mesede?

 

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide