Poliglotak eta zilborra

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2019ko ots. 25a, 10:47

Koldo Campos Sagasetak eta Aitor Arruti Rezabalek 'Amamaren Kutxa'-n ekarpen berria egin dute. 'Poliglotak eta zilborra'.

Norbaiti jaio denetik nolako ederra, abila, egokia, prestua eta berezia den etengabe esaten diotenean, arrisku galanta dago esan diotenaren aurkako pertsona bihurtzeko.

Norbaitek beti esan diotenaz bestelako zerbait esaten badio, sinets dezake norbait hori bere aurka dagoela, kalte egin nahi diola, beldurgarria dela beretzat. Orduan, bera bihurtzen da beldurgarri jende gehienarentzat.

Esate baterako, horrelako pertsona batek, hizkuntza bakarra hitz egiten baldin badu, pentsa dezake beste hizkuntza batean mintzo dena bere aurka ari dela etengabe, eta ez zaio gustatzen. Hala, oldarkor erantzungo du haren aurka, eta, ahal badu, bere hizkuntza bakarrean eginaraziko dio.

Norbait bere zilborrari begira bizi denean, ez du poliglotarik nahi ondoan.

Koldo Campos Sagaseta
Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide