Herri-bus bateko kronika (2)

Erabiltzailearen aurpegia

Liburutegiko geralekua Azkoitian. Busera igo da ume bat, eta bi, hiru, lau, bost… hamalau mutiko. Futboleko entrenamendura doaz guztiak. Imanolek arratsaldeonak eman dizkie denei, bai eta gidariaz jabetzen ez diren arretagalduei ere. Motorra piztu du.

Lau heldu gehiago igo dira, eta herri-busa abian jarri da. Futbol zelaia bi geraleku eskasera dago, baina euria ari du, eta busa atean bertan geratzen da. Futbolariek, jakina, busaren atzealdera jo dute, nork bere lekua hartuz, ahotsa altxa eta desmarkatuz. Imanolek irratiaren bolumena igo du, eta, adi, atzerako ispilutik epaitzen ditu partidaren gorabeherak. 

Busa etorbideko lehen bidegurutzera iritsita, jokalari batzuk, zelaian sartzeko gogotsu, jauzika hasi dira plataforman, eta giharrak luzatzen korridorean. Imanolek irratia jaitsi du, eta arreta deitu die, lehor; denak aulkira. Beroketak bukatuta, jokalariak eseri egin dira. Herri-busa lehen geralekura iritsi da, dena ondo. 

Halako batean, berriz ere arretagabeak, gidariaz beti jabetzen ez diren horiek, aulkian ukalondoa nork gehiago sartuko hasi dira. Imanolek, jokaldia VARean ikusi beharrik gabe, irratia itzali, jaiki, pare bat txartel hori atera, eta partida irabazi du: Imanolek 1 - Anaitasunak 0.

  

Koldo Campos Sagaseta
Aitor Arruti Rezabal

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide