Adin txikikoak eta hedabideak

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2018ko aza. 6a, 10:13

Baldin eta zure ardurapean adin txikikoak badituzu eta sare sozialek haiengan duten eraginak kezkatzen bazaitu, beharbada hobe izango duzu haiei internet debekatzea, eta...

 

... telebista gehiago ikus dezaten animatzea.

Honelako saioak ikus ditzakete patxada ederrean: “Pasio-krimenak”, “Garun kriminalak”, “Lehen pertsonako erailketa”, “Ume hiltzaileak”, “Bikote hiltzaileak”, “Krimen inperfektuak”, “Aireko katastrofeak” edo “Sareko krimenak”.

Baldin eta telebistako programazioa ere komeni ez bazaizu, haurrak kirol osasungarrietara bidera ditzakezu, hala nola, borroka-arteak eta “Ultimate Fighting Championship” (UFC), zeinetan odol gehien botatzen duen animaliak irabazten duen. “Marca” irakurtzen ere jar ditzakezu, honelako informazioekin: “Zergatik biluztu da Cristina Pedroche?”, “Instagram kiskali du Rita Orak larru gorritan”, “Aitana (OT): Nire titiak dira, eta topless egiten badut ez da ezer gertatzen”, “Patinatzaile bat toplessean jantzia urratu zaionean”, “Kim Kardashianen gorputz puska harrigarria” edo “Paula Vazquezi: Zer iruditzen zaizu guk zuri gasolina bota eta su ematea?”

Hala ere, lasai-lasai uztea izan liteke onena, eta egin dezatela jolas, umeak dira eta, honako jolas hezigarri hauekin: Bwin, Sportium, 888 Sport, Bet 365, Suertia, William Hill, Betfair...

  

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide