Gora aurrerabidea!

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2018ko ira. 11a, 16:08

Aleluia! Mundu krisia bukatu da! Ezerk ezin dio aurre egin giza aurrerapenei, ezta klimaren aldaketa apetatsuek ere. Honela txalotu zuen ABCk: «Artikoan izotza urtzeak merkataritza-ibilbide berria ireki du».

 

Eta El Paisek ere bat egin zuen jai-giroan, txaloak zehaztuz, gainera: «Klima aldaketak Txinarako merkataritza-bide berria zabaldu du».

Hala zehaztu zuen La Razonek: «Artikoko jela-urtzeak merkataritza-bide berria ireki du».

El Economistak ere izenburu berarekin ospatu zuen, honako hau xehe azalduz: «Ekologisten iritziz egoera guztiz kezkagarria bada ere -izorra dadila ergel jende hori- gasa garraiatzen duten ontziek aukeratzat jotzen dute, tenperatura igotzen doan neurrian urtzen ari delako lehen inguru haietan sartzea eragozten zien izotz-geruza».

Diotenez, horri esker denbora eta baliabideak ekonomizatuko dira. «Artikoa merkataritza globalerako zabaldu da».

Eta gure buruari galdetzen diogu, ea zeren zain gauden klimari beste poloa ere urtzen laguntzeko. Hala, merkataritza-ibilbide berriak zabaldu ahal izango ditugu Antartikan zehar, edo Dakar rallya poloetara eramateko kirol-ibilbideak. Noiz arte itxoin behar du aurrerabideak Himalaian, Mato Grosson, Itsaso Hilean eta abarretan ibilbideak urratzeko… aurrerabidearen alde, edozer.

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide