XXI. mendea

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2018ko uzt. 17a, 09:12

Hiru galtzontzillotatik 2,4 zuriak dira, eta haietatik ehuneko 3,9 soilik dira horiak. Ehuneko 5,8 besterik ez dira laukidunak eta ehunetik bi gardenak dira. Ez dago lila koloreko parpaila brodatuko galtzontzillo arrosarik, eta orotara 7tik 3 inportaziokoak dira. Aparrezko galtzontzilloen ehuneko 80 berdeak dira; franelazko galtzontziloen ehuneko 100 ez dira artilezkoak.

 

9 galtzontzillotatik 4 eskas dira litsik gabeak, eta, haien ehuneko 67 inguruk tarratadak eta hautsiak izaten dituzte beti.

Galtzontzillo baten batez besteko bizitza nekez izaten da urte bete baino gehiagokoa Minnesotan, eta Filadelfian nahiz Cincinnatin, ehuneko 12 ez da hilabete bukaerara iristen.

Ez dago jakiterik gonorreak kotoizko galtzontzilloetan duen eraginari buruzko daturik, baina, adituen arabera, diagnostikoen ehuneko 56 inguru ez dira fidagarriak, hein handi batean.

Lehenengo munduan 10etik 9 galtzontzillo babestuak eta babesgarriak diren bitartean, Biagran eta Sierra Leonan bost milatik bakar batek soilik lortu du esparru kontzeptuala.

Galtzontzillo batek Dow Jones indizean dituen gorabeherak moderatutik zakarrera bitartean dabiltza exekutiboen ehuneko 40an, Nasdaqean baino ia hamar puntu gehiago.

Egiari zor, informatikoa modernoa… hondorik gabeko zuloa da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide