Donostiara irteera antolatu du Alai Batzak

Erabiltzailearen aurpegia
Aquariumeko irudia. (Argazkia: Aquarium)

Otsailaren 1ean, zapatua, egingo dute irteera. Aquariumera edota Txuri urdin izotz-postara joateko aukera eskaini du aisialdi taldeak. 

On Boskoren hilabeteari amaiera emateko, otsailaren 1ean, zapatua, irteera antolatu du Alai Batza aisialdi taldeak Donostiara. Bertan egiteko bi ekintza proposatu ditu: Aquarium edota Txiru Urdin izotz-pista. Izena ematen duenak ekintza horietako bat aukeratu beharko du.

10:00etan abiatuko dira Azkoititik Donostiara, eta 18:30ak aldera itzuliko dira. Bazkaria eta Alai Batzako kamiseta laranja berria eraman beharko dira irteerara. LH4tik DBH2ra bitarteko ikasleentzat antolatu dute irteera. Izen-ematea zabalik da urtarrilaren 24ra arte, eta pertsonako 20 euro ordaindu beharko da.

Hona hemen izen-emate orria: izen-emate orria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide